Juaristi, EH Bilduko Nazioarteko zuzendari izateko hautagai

Maxixatzen.eus

Josu Juaristi.

Josu Juaristi azkoitiarra proposatu du EH Bilduk koalizioaren zuzendaritza berrirako; Nazioarteko zuzendari kargurako proposatu dute Juaristi.

 

EH Bilduk koalizioaren Mahai Politiko berria osatzeko hautagaitza aurkeztu du gaur, asteartea, eta zerrenda horretan dago Josu Juaristi europarlamentari azkoitiarra. Hautagaitza bakarra aurkeztu du koalizioak; Arnaldo Otegi da koordinatzaile nagusi izateko hautagaia, eta EH Bilduko Nazioarteko zuzendari izateko proposatu dute Juaristi.

EH Bilduk ekainaren 17an egingo du zuzendaritza berritzeko kongresua, Bilbon.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide