IV. Duatloi Super Sprinta edo Herrikoia federatu gabekoentzat izango da, eta parte hartzaileek egin beharrekoa hau izango da: Bi kilometro korrika, zortzi kilometro bizikletan eta bukatzeko beste kilometro bat korrika. Proba 15:30ean hasiko da. Emakumezkoek eta gizonezkoek elkarrekin hasiko dute proba.
16:45ean, berriz, federatuentzako Azkoitiko XVIII. Duatloi Sprinta hasiko da. Beste urtetan baino motzagoa izango da aurtengo ibilbidea: bost kilometro korrika, hogei kilometro bizikletan, eta azkenik, beste bi kilometro eta erdi korrika. 16:45ean emakumezkoen txanda izango da, eta bost minutu beranduago gizonezkoena. Gipuzkoako Txapelketa barruko proba izango da.
Antolakuntzako kideek jakinarazi dutenez, federatuen edo Duatloi Sprintaren azken edizioa izango da aurtengoa. Trafiko Zuzendaritzarekin izan diren arazoengatik hartu dute erabakia. Duatloi herrikoia antolatzen jarraitzeko asmoa adierazi dute antolakuntzako ordezkariek. Azkoitri Triatloi Klubaren 25. urteurrena dela-eta, kanta bat ere egin dute. Gaurko egunean kalean entzuteko aukera izango da.