Azkoitiak Herriarteko hiru partidak galdu ditu Azpeitian

Maxixatzen.eus 2017ko ekainaren 3a

Uranga atzelaria Asteasuren aurkako partidan.

Azpeitiko Frontoi Txikian jokatu zituzten pilotari azkoitiarrek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final laurdenetako joaneko neurketak, eta hirurak galdu zituzten.

 

Kadete mailako partida izan zen estuena. Azkoitia-Uranga bikoteak 22-17 galdu zuten lehen partida. Jubenil mailan, 22-9 galdu zuten Oteiza-Azkoitia bikoteak. Oteiza aurrelariak min hartu zuen partidan zehar, eta bere ordez bere anaia zaharra kantxaratu zen. Azken partidan, senior mailan, Juaristi-Juaristi bikoteak 22-10 galdu zuten azpeitiarren aurka.

Joaneko partidetan hiru eta huts galduta, maldan gora jarri zaie azkoitiarrei Herriarteko txapelketa. Itzulerako partidak datorren ostiralean jokatuko dira Gurean, 22:00etatik aurrera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide