'El viajante', 'Déjame salir' eta 'Guardianes de la galaxia 2' filmak asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko eka. 1a, 09:41

Datorren asteburuan hiru film eskainiko dituzte Baztartxon antzokian, bost saiotan.

 

Ostiralean, zien forumaren eguna izango da Baztartxon. 22:00etan hasiko dira 'El viajante' filma eskaintzen. Asghar Farhadik zuzendutako filmean, Emad eta Rana bikotea Teheran erdigunean bizi dira. Egiten ari diren lanak medio, beraien etxea utzi beharrean aurkituko dira. Ondoren beste etxe batean jarriko diras bizitzen, baina aurrekoarekin lotutako arazo batek bikotearen bizitza goitik behera aldatuko du.

 

 

Zaaptuan, ostiraleko ordu berea izango da saioa. 22:00etan, 'Déjame salir' filma emango dute. Jordan Peele zuzendariak gidatutako filma da. Gazte afroamerikar bati, Chrisi, bere bikotekidearen familia ezagutzeko ordua iritsiko zaio. Egun horietako batean pentsatuko ez zuen egia bat jakingo du. Film hori, zapatuaz gain, igandean 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean eskainiko dute, 20:00etan.

 

 

Igandean 'Guardianes de la galaxia 2' filma ere emango dute, 17:00etan. James Gunn zuzendariak zuzendutako filma da hori. Peter Quillen jatorria zein den ezagutu nahi duten bitartean, zaindariek euren familia berria batuta mantentzeko borrokan egin beharko dute.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide