Jasokunde Kooperatibako batzar nagusia igandean

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 31a, 11:58

Argazkian, Jasokunde Kooperatibako 2015eko lantaldea.

Datorren igandean, ekainak 4, Jasokunde Kooperatibako bazkideen batzar nagusia izango da Baztartxo antzokian. Lehen deialdia 11:30ean izango da eta bigarrena, 12:00etan.

 

Honako hau izango da batzarreko gai zerrenda:

1- 2016-06-05eko Batzar nagusiko aktaren irakurketa eta onarpena.

2- 2016ko urteko kontuak eta balantzearen onarpena.

3- 2016ko kudeaketari buruzko zaintza batzordeko txostena.

4-2016ko emaitza ekonomikoak.

5-Bazkideentzat abantailak.

6- Galderak eta eskariak.

 

Oharrak:

Bazkideek eta ordezkoek ezinbestekoa dute bazkide txartela aurkeztea, batzarreko partaide izateko.

Pertsona bakoitzak, gehienez, beste bi ordezkatu ditzake.

Opari banaketan, batzarrera agertzen diren guztiek parte hartuko dute.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide