Larunbat honetan ipuin kontaketa Aizkibel Liburutegian

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 31a, 09:38

Aizkibel Liburutegiak ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, ekainaren 3rako. Goizeko 11:00etan izango da eta lau urtetik gorako haurrei zuzenduta.

 

Ana Apika kontalariak “Koloretakoak” aurkeztuko du, “kolore eta zapore guztietako ipuinak eta istorioak, argi eta garbi uzteko denak desberdinak garela eta aldi berean, eskubide desberdinak merezi ditugula: barre egiteko, amets egiteko eta bizitzeko”. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide