Herriko Plazan, baserritarrek postuak jarriko dituzte garaiko produktuak eskaintzeko. Bederatzi postu jarriko dituzte, eta aurten estreinakoz, 11:00etatik 14:00etara, puzgarriak egongo dira Goiko Losan, umeen gozagarri.
Aurreko urteetan maiatzeko hirugarren igandean ospatu izan da Herri Jaia, baina, baserritarrek eskatuta, aurten ekainera atzeratu da.
Okela pintxoa 1,50 euro kostatuko da, eta edalontzia, euro bat.