Arimaren isla margolanetan

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 30a, 13:47

Mai Vazquez Domenech artista azkoitiarra ‘Atman’ bildumako bi margolanekin, Azkoitiko Oteiza frontoian. (Ainitze Agirrezabala)

Mihisearen aurrean biluzten den margolaria da Mai Vazquez-Domenech (Azkoitia, 1966). Oraingoan, bere barneko sentimenduak eta arimaren espiritualtasuna irudikatu ditu Atman izenarekin bildu dituen hamaika margolanetan.

 

Artista azkoitiarrak teknika mistoa erabilita, akrilikoarekin oihalaren gainean sortutako lanak ikusgai izango dira ekainaren 1etik 16ra, Sanagustin kulturgunean.

Txikitatik du margotzeko zaletasuna Vazquezek, baina ez da izan familiarengandik oinordetzan jaso duen zerbait. Zazpi anaia-arreba dira, eta kontatu du bera dela «sormen artistikoa» duen bakarra. Azkoitiarraren esanetan, etxean beste inork ez du margotu izan, eta dio, umea zela, OHOn “gustukoen” zituen ikasgaiak soinketa eta marrazketa zirela. “Horietan lortzen nituen nota onenak”.
Geroztik, urte batzuetan, Azkoitiko eta Azpeitiko arte eta pintura eskoletan landu zuen margolaritza, baina gaineratu du azken urteetan “autodidakta” dela. Marrazketak bizitzan zehar “beti lagundu” dio azkoitiarrari, “izan arkatz bidez, akrilikoan zein pastela erabilita”.

Urola Kostako Hitzan argitaratutako erreportajea. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide