Martirietako festak, asteburuan

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 30a, 11:58

Ostiral gauean hasi eta igandera bitartean, Martirieta auzoko festak ospatuko dituzte. Hiru eguneko egitaraua prestatu dute.

 

Ostiralean, 21:00etan botako duten txupinazoarekin hasiko diraPentekoste Festak. Ondoren, 22:00etan, Martitte Elkarteko V. Mus Txapelketa jokatuko dute. Izena emateko 30 euro ordaindu beharko dira bikoteko.

Ekainaren 3an, zapatuan, arratsalde partean egingo dute festa. 17:30ean, umeentzako jolasak egingo dituzte, eta ordubete beranduago, 18:30ean txokolatada. 19:30ean, berriz, trikipoteoa izango da. 20:30ean, afaria egingo dute. Horretarako, 30 euro ordaindu beharko da. Ondoren, Izer eta Alabierrek alaituta, erromeria izango da.

Igandea izango da festetako azken eguna. 11:30ean, meza egingo dute auzoko elizan, eta ondoren hamaiketakoa egingo dute Martitte Elkartean.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide