Aurten ere bi hamabostalditan banatuko dute udalekua: lehen txanda, ekainaren 26tik uztailaren 7ra izango da, eta bigarren txanda uztailaren 10etik 21era.
Antolatzakuntzak adierazi duenez, helburua haurrek ingelesa ikasiz kirol alternatibo desberdinak ezagutzea eta praktikan jartzea da. Horretarako, izen ematea jadanik irekita dago, ekainaren 10era bitartean. Izena Yoko Kirol dendan edota summerfun.uda@gmail.com helbidean egin daiteke.