Bisitan izan dira gaur eguerdian Nekane Larrañaga Ongizateko zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea. Oroigarri bat eta lore sorta bat eman dizkie protagonistari eta Zorionak Zuri abestia kantatu diote, kandelak itzaltzen zituen bitartean.
Atzo, zapatua, 100 urte bete zituen Leona Azpiazu Aranburuk. Maiatzaren 27an jaio zen, duela 100 urte. San Jose Egoitzan bizi da Azpiazu, eta han ospatu dute bere urtebetetzea. Azkoitiar guztien izenean, Udalak ere zoriondu du.