'Alien: Covenant' filma asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 24a, 09:31

Datorren asteburuan Alien: Covenant filma eskainiko dute Baztartxo antzokian. Asteburuan eskainiko diren bost film emanaldietan emango dute Alien: Covenant filma.

 

Ridley Scott zine zuzendariak eskainitako filma, beste galaxia baten alboan dagoen urruneko planeta batera bidean, "Covenant" tripulazioak ezagutzen ez den ustezko paradisu bat aurkitzen du. Mundu iluna aurkituko dute bertan.

Ostiralean eta zapatuan 22:00etan eskainiko dute filma. Igandean, bi emanaldi izango dira. Lehena 17:15ean eta bigarrena 19:30ean. Azkenik, astelehena ikuslearen eguna izango da. Azken eguneko saioa 20:00etan izango da.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide