Azkoitiko rallysprinteko autoak, iruditan

Maxixatzen.eus

Errebueltie Eskudeixek antolatuta, 52 parte hartzailek eman dute izena rallysprintean lehiatzeko. Horietatik sei dira azkoitiarrak: Iraitz Olariaga, Xabier Lizarralde, Mikel Madinabeitia, Asier Aldalur, Xuban Aranbarri eta Imanol Aizpuru. Bederatzi kilometroko ibilbidean, hiru aldiz igaroko dira autoak.

Dagoeneko martxan dira lehen autoak Azkarate zaharrean. Goizean zehar Azkoitiko plazan egin dituzte egiaztapenak. Lasterketaren amaieran 19:30 inguruan aurreikusten dute, eta 20:00etan sariak banatuko dituzte Plaza Berrin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide