Maiatzeko Loratako bertso saioa, iruditan

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 20a, 00:06

Goraino bete zen, atzo, Floreagako On Bosco aretoa Maiatzeko Loratako bertso saioa bertatik bertara jarraitzeko. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak elkarlanean antolatutako saioa izan zen ostiral gauekoa.

Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzalluz, Uxue Alberdi eta Eneritz Artetxe eta Unai Izagirre azkoitiarrak izan ziren protagonistak. Izagirrek elite mailako bertsolariekin oholtza elkarbanatzen zuen lehen aldia zen.

Puntuka, Pasapalabra eta bestelako hamaika gai ukitu zituzten bertsolariek Floreagan. Aretoa bertsozalez goraino bete zen, eta saio alaia eta bizia ikusteko aukera izan zuten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide