Urola lanbide eskolako irakasle Garikoitz Cuadradok adierazi digunez, "ideia orain lau urte sortu zen, hasi ginenean eraikuntzara espezializatzen. Cluster-arekin elkarlanean hasi eta horrela sortu da. 60 m2ko etxe bat izango da". Xabier Arenaza Cluster Habiceko arduradunaren arabera, "formakuntza eskolak eta industria oso lotuta doaz. Diseinatu eta sortu ideiaren pean, ikusi genuen interesgarria zubi hori garatzea”.
Argi dute biek ere egurra "jasangarriagoa dela hormigoia baino eta industrializatu daitekeenez merkeagoa ere izan liteke". Proiektuaren inguruko xehetasunak 'Faktoria'-n egindako elkarrizketan.