Chit chat bar hop, aisialdian ingelesean trebatzeko

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 17a, 11:03

Chit chat bar hop edo aisialdiaz ingelesez aritzeko aukera. Horixe da Gaztanenea Formakuntza Zentroaren proposamena. Hau da, hain pil-pilean dagoen pintxo-potea ingelesez.

 

Hitzordua ostegun honetan, maiatzaren 18an da, 19:00etan. Ingelesean trebatu nahi duen orok har dezake parte ekimenean. Gaztanenean elkartuko dira partaideak, handik taberna batera joan eta solasaldiari bide emateko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide