'Le Grand Cirque de Paris' zirkua izango da asteburuan

Maxixatzen.eus 2017ko maiatzaren 18a

Ostiralean, zapatuan eta igandean, ordu eta erdiko lau ikuskizun eskainiko ditu Txalon Erreka auzoan, Le Grand Cirque de Paris zirkuak.

 

Datorren ostiral honetan, 18:30ean emango dute lehen ikuskizuna. Zapatuan, aldiz, bi emanaldi izango dira. Lehena, 17:00etan izango da, eta bigarrena 19:00etan. Azken ikuskizuna, igandean 17:30ean izango da. Ikuskizun guztietarako sarrera 10 euro izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide