Floreaga ikastetxeko ikasleak bisitan udaletxean

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 16a, 10:15

Floreaga Ikastetxeko LH3ko ikasleak udalatexean izan dira bisitan. Javier Zubizarreta alkatearekin bildu dira, aurrez eskolan ikasitakoa hurbiletik ikusteko.

 

Udalbatza aretoan hasi dute ibilbidea eta sail guztietatik igaro dira bertako teknikariak eta zeuden zinegotziak ezagutuz. Alkateak udalaren osaketa nola egiten den, batzordeak nola dauden antolatuta, sail bakoitzak zer lan eta ardura dituen eta beste hainbat xehetasun azaldu dizkie. Unerik preziatuena haurrentzat alkatearen bulegoko mahaia goxokiz beteta ikusi dutenekoa izan da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide