Asteasuk egin du aurrera Orioren aurkako kanporaketan, eta azkoitiarrek asteburu honetan ekingo diote txapelketari. Asteburu honetan Asteasun arituko dira herriko pilotariak. Gurea pilotalekuan datorren ostiralean, hilaren 26an, lehiatuko dira asteasuarren aurka.
Kanporaketa gainditzea lortuz gero, final laurdenetan Azpeitia edo Tolosa izango dute aurrean herriko pilotariek. Azkoitiak jokatutako 49 edizioetatik 16 aldiz lortu du eskuzko Gipuzkoako Herriarteko txapeldun izatea. Azken aldiz 2006an iritsi zen finalera. Orduan, Donostiari irabazi eta txapeldun izatea lortu zuten azkoitiarrek.