Azkoitian, maiatzaren 13an, larunbat honetan, izango da lehenengo bisita gidatua. “Artea eta musika Santa Kutzeko monastegian” izenburupean, Santa Kutzen izango da hitzordua arratsaldeko 17:00etan.
Hurrengo hilabeteetako bisitak Ilustrazioa edota Azkoitiko Inaziotar guneak ezagutzeko izango dira, ekainaren 11n eta irailaren 9an, hurrenez hurren. Urriaren 14an, Amabirijinaren Jasokundearen Parrokia emango da ezagutzera bisitan eta organo kontzertuaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. Abenduan bisitak errepikatu egingo dira. Ignaziotar Lurraldearen Ezkutuko Altxorrak hiru bailaretako garapen agentziek kudeatzen dute, Debagoieneko Mankomunitateak, Uggasak eta Iraurgi Berritzenek.
Bisita gidatuetan parte hartzeko, Loiolako Turismo Bulegoan eman behar da izena 943 15 18 78 telefonora deituta edo info@tierraignaciana.com-era idatzita. Bisita gidatuetako sarrera 3 euro kostako da.