Udaltzaingoak eraikinaren lau solairuetako bulegoetan zeuden pertsonei berehala irteteko agindua eman die –AEK, Maxixatzen, Herrixen, Kontsumo bulegoa eta Plaza Ondo jubilatuen elkartea daude han, besteak beste–. Ondoren, suhiltzaileak tabernara bertaratu dira eta inolako arriskurik ez zegoela baieztatu ondoren, normaltasunera itzuli da egoera.