Telebistaren seinalea konpontzeko doako zerbitzu teknikoa

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 8a, 12:07

4G zerbitzua ezartzeak gailu mugikorren konexioen abiadura azkartu eta estaldura hobetzea ekarri du. Alabaina, teknologia berriaren ezarpenak eragin zitzakeen arazoak Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) seinalean eta ondorioz, telebista gaizki ikusi. Horrela bada, LLEGA800k jakinarazi nahi du arazoak konpontzeko doako zerbitzu teknikoa eskatzeko epea amaitzear dela eta eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 16a dela.

 

Horretarako, LLEGA800 erakundearekin jarri behar da harremanetan, duen doako telefonora deituz: 900 831 992ra. Bertan seinalearekin egon daitezken gora beheren inguruko informazio guztia jaso daiteke. LLEGA800ekin harremanetan jartzeko bigarren telefono bat ere badute: 900 833 999.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide