Anaitasuna taldearen txabolan salda, pintxoak eta tragoak dastatzeko aukera bikaina izan zuten bertaratu zirenek.
12:00etan eukaristia edo meza ospatu zuten, Jaunari eskerrak emateko eta hildako mendizaleak gogorarazteko. Jarraian, dominen banaketa egin zuten; aurten ere neska eta mutil ugarik jaso dute domina, urtean zehar egindako mendi irteeren sari gisa.