2017/05/05 19:00

Antzerkia

Barry Manley irlandar euskaldunaren bakarrizketa Elkargunean

Barry Manley irlandar euskaldunaren bakarrizketa Elkargunean
Elkargunea, Azkoitia

Barry Manley irlandar-euskaldunak ostiral honetan, maiatzak 5, umorezko bakarrizketa aurkeztuko du Elkargunean (Zeharkako aretoan). Hitzordua 19:00etan izango da.

“The present is not perfect” izenburupean, Manleyk bereziki ingelesa ikasten ari diren ikasleei zuzendutako komedia eskainiko du, “pasadizoen, musika inperfektuaren eta hausnarketa ezaren ondoren, mezu baikorra luzatuz: hizkuntza ikasketak humanitatea salbatu dezake, Telecincoren eta Donald Trumpen aroan”.

Bakarrizketa ingelesez izango da eta Gaztanenea Formakuntza Zentroak hizkuntzak ikasten laguntzeko, kasu honetan ingelesa, eskaintzen duen egitarauaren baitan sartzen da.

Sarrea irekia eta doakoa da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide