Argitalpena abiapuntutzat hartuta solasean arituko da bertaratzen direnekin, memoria historikoa berreskuratze aldera. Izan ere, saioa Azkoitian Gerra Zibilean kanporatuak izan ziren emakumeak oroitzeko antolaturiko egitarau barruan sartzen da.
Uriberen liburuan Karmele Urrestiren historia kontatzen du. Gerrak jaioterrian, Ondarroan, harrapatzen du eta herritarrak erbestera ihes egiten duten bitartean, berak herrian geratzea erabakitzen du zaurituak zaintzeko eta espetxeratutako aita askatzeko.