Zabalik dago baratze parkeko lursailak erabiltzeko itxaron zerrendan izena emateko epea

Maxixatzen.eus

Udalak Altamiran dagoen baratze parkeko lursailak erabiltzeko itxaron zerrenda osatuko du, 2016an osatutako zerrenda bukatuta baitago. Lursailak hutsik geratzen diren heinean berriro ere esleitzen joango dira, itxaron zerrenda erabiliz.

 

Itxaron zerrendan izena emateko epea maiatzaren 16ra arte luzatuko da. Interesa dutenek udaletxeko harrera bulegoan entregatu beharko dute eskaera orria, beteta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide