'Neruda' eta 'Lady Macbeth' filmak asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko mai. 3a, 10:20

Datorren asteburuan bi film emanaldi izango dira Baztartxo antzokian. Ostiralean Neruda filma eskainiko dute, eta igandean eta astelehenean, Lady Macbeth.

 

Ostiralean zine forumaren eguna izango da, eta Neruda filma eskainiko da 22:00etan. Pablo Larrain zine zuzendariak gidatutako filma, 1948an kokatzen da. Pablo Neruda senatariak eta idazleak, Txileko Gobernua akusatu du Kongresuko komunistak traizonatu dituelako. Gonzalez Videla presidenteak Neruda atzemateko agindua emango du.

 

 

Zapatuan ez da emanaldirik izango, Francoren bilobari gutuna antzezlana eskainiko baitute 22:00etan. Igandean, berriz, Ekain Txou pailazoaren ikuskizunaren txanda izango da 17:00etan. 

Lady Macbeth filma igandean 19:30ean, eta astelehean, ikuslearen egunean 20:00etan eskainiko dute. William Oldroyd zuzendarika gidatutako filma 1865ean kokatzen da, Ingalaterran. Katherine landa inguruan bizi da adinez bikoizten duen gizon batekin. Bizimodu tristea daramate, baina bat-batean, Katherinek beste mutil bat ezagutuko du.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide