Gidatzerakoan alkoholak eta drogek duten eragina izango da hizpide hitzaldian. Horretarako, Virtuss Adicciones zentroko bi terapeuta gonbidatu dituzte. Bidelagun izango dituzte Urola Kostako Ertzaintzako bi kide, errepidean egiten diren probak eta ondorioak azaltzeko. Hitzaldia irekia da herritar guztientzat. Etxaniz autoeskolak, Virtuss Adicciones zentroak eta Urola Kostako Ertzaintzak antolatu dute.