Katalina de Erauso pastoraleko kideei ongietorria egin diete

Maxixatzen.eus 2017ko api. 29a, 15:45

Baionako Katalina de Erauso pastoraleko kideak etorri dira gaur goizean Azkoitira. 12:30ean egin diete harrera Intsausti Jauregian. Sahatsa taldeak gonbidatuta, Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak ere harrera egin die bisitariei. Harrera ekitaldiaren ondoren, herriko kaleetan ibili dira dantzan eta kantuan.

 

Gero, Joseba Jatetxean bazkaldu dute partaideek, eta arratsaldean Loiola ezagutzera joango dira. Iluntzean Azpeitian izango dira, eta bertan beste hainbat kanta eta dantza eskainiko dituzte.

Baionako Katalina de Erauso pastoralean Sahatsak Gipuzkoako Ezpata dantzarekin hartu zuen parte aurrez aipatutako pastoralean. Pastoralaren elkartearen gehiengoa, Baionan bizi edo lan egin eta beren tradizioen zale diren zuberotarrak dira. 

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide