Jaia 11:30ean hasiko den arren, Bergaratik oinez joan nahi dutenek aukera izango dute eta 10:00etan elkartuko dira Bergarako autobus geltokian elkarrekin joateko.
Egitaraua:
11:30 Ongi etorri ekitaldia
12:00 Auzoko dinamikak
12:45 Munduko janarien dastaketa
13:15 Dantza saio partehartzailea
Photocall-a goiz osoa zehar
Auzoko, 2008an Topaguneak eta Uemak gure herrietara etorri berriei egiten genien harreraren inguruko kezkari erantzuteko asmoz sortu zen egitasmoa da eta gaur egun hainbat herritan martxan dago, Antzuola, Palentzia, Bergara, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, gasteiz, Ibarra eta Donostian.
Egitasmoaren baitan herriz herri jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko egiten ari den lana ikusaraztea da jairen helburu nagusia, parte hartzaileen arteko ezagutza eta motibazioa sustatzearekin batera.
Egitasmoa ezagutu eta parte hartzera animatu nahi baduzu, bertan izango gaituzu!