Final zortzirenetako partidak Orion edo Asteasun hasiko dituzte azkoitiarrek. Maiatzaren 28ko asteburuan jokatuko dute herriko pilotariek Gurea pilotalekuan itzulerako neurketa. Final laurdenetara iritsiz gero Azpeitia edo Tolosa izango dute aurkari.
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala uztailaren 1ean jokatuko da.