Katalina de Erauso pastoraleko partaideen elkartasun eguna, zapatuan

Maxixatzen.eus 2017ko api. 26a, 10:53

Argazkia: naiz.eus

Katalina de Erauso pastoraleko kideak Azkoitian eta Azpeitian izango dira datorren zapatuan.

 

12:00etan egingo zaie harrera Intsausti Jauregian, eta ondoren herriko kaleetara egingo dute jauzia. 13:00etan hasiko duten txikiteoan, dantzan egiteaz gain hainbat kanta abestuko dituzte herriko plazan.

Ondoren Joseba Jatetxean bazkalduko dute partaideek, eta arratsaldean Loiola ezagutzera joango dira. Iluntzean Azpeitian izango dira, eta bertan beste hainbat kanta eta dantza eskainiko dituzte.

Baionako Katalina de Erauso pastoralean Sahatsak Gipuzkoako Ezpata dantzarekin hartu zuen parte aurrez aipatutako pastoralean. Pastoralaren elkartearen gehiengoa, Baionan bizi edo lan egin eta beren tradizioen zale diren zuberotarrak dira. Sahatsa taldeak Azkoitiko eta Azpeitiko alkateak gonbidatu nahi ditu Intsausti Jauregian egingo zaien harrera ekitaldira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide