“Elikadura prozesu onkologikoetan” sukaldaritza tailerra, maiatzaren 4an

Maxixatzen.eus

Azkoitiko Gazteria zerbitzuak eta Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC) elkarlanean sukaldaritza tailerra egingo dute Elkargunean maiatzaren 4an.

 

Gaixo onkologikoentzat elikadura giltzarri da eta horixe jorratuko da lantegian. Onkologia prozesuetan albo ondorioak arintzeko egokia den dieta eramateko ezagutu beharrekoa erakutsiko dute elkarteko ordezkariek.

Izen-ematea doakoa da eta horretarako nahikoa da 943 13 32 36 telefono zenbakira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide