Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera asteazken honetan egingo du, hilaren 26an

Maxixatzen.eus 2017ko api. 24a, 17:39

Azkoitia Lagunkoiaren hileroko bilera egingo da aste honetan, asteazkenean, alegia. Apirilaren 26an, 18:00etan Elkargunean izango da hitzordua.

Egitasmoaren helburua Azkoitia adineko pertsonentzat herri lagunkoiagoa bihurtzen laguntzea da. Horretarako lan talde bat osatua dago eta hilero biltzen da. Edonola ere, taldea irekia da eta edonork har dezake parte.

Momentu honetan pertsona nagusiei zuzenean eragiten dieten alderdien inguruko diagnosia martxan jartzeko eman beharreko urratsak lantzen ari dira kideak.

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzaren proiektua da eta Osasunaren Mundu Erakundearen programa batean oinarritua dago. Matia Fundazioa arduratzen da aurrera eramateaz eta herri ezberdinetan martxan jartzeaz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide