Emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan izena emateko azken egunak

Maxixatzen.eus 2017ko api. 24a, 17:34

Udaleko Berdintasun sailak emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berri bat jarri du martxan. Eskaintza apiriletik ekainera bitartean luzatuko da.

 

Besteak beste, emozioak gobernatzen ikasteko aukera izango dute partaideek. Horretarako adituak diren Pepa Bojo eta Virginia Imaz gonbidatu ditu Udalak saioak emateko. Azken honek umorearen ikuspegitik landuko ditu emozioak. Egitaraua batukadak osatuko du.

Interesatuek apirilaren 28ra arteko epea dute Udaletxeko Harrera Bulegoan izena emateko, Udalak astebete luzatu baitu inskribatzeko epea.  

Izen-emate epea luzatzearekin batera, “Gure emozioak nola gobernatu” ikastaroaren hasiera ere atzeratu egingo da. Apirilaren 27an hasi beharrean maiatzaren 3an hasiko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide