Denboraldi erregularra amaitzeko bi jardunaldiren faltan lortu du talde donostiarrak balentria. Xabier Orozek 19 minutu jokatu zituen galiziarren aurkako neurketan. Hamabi puntu egin eta lau errebote bereganatuta, 17 puntuko balorazioa egin zuen saskibaloi jokalari azkoitiarrak.