Zabalak azaldu duenez, ipuinak azken hamar urteetan banan-banan idatzitakoak dira: "Liburu jakin baterako pentsatu gabe idatzi nituen; guztiz autonomoak dira". 2013 inguruan otu zitzaion egindakoak biltzeko aukera, nahiz eta lana orain argitaratu duen.
Idazle azkoitiarraren arabera, ipuin horiek batasun bat dute: "Gehienetan, badago ihes egin nahi duen norbait, edo ihes egiteko gogo bat". Hortik datorkio liburuari jarri dion izena, "Ospa". Arte sorkuntza eta kazetaritza bezalako gaiak landu ditu Zabalak liburu berrian.