Olatz Arangurenek gidatuta, 1766ko Matxinadaren inguruko ibilaldi gidatua egingo dute zapatu honetan, 10:00etan hasita. Plaza guztiak bete dituzte biharko bisita gidaturako. Matxinadak izan zuen bide bera errepikatuko dute parte hartzaileek. Azkoitiko Egurbideko olatik edo Aingeru Guarda bezala ezagutzen den etxetik abiatu, eta Azpeitian amaituko da bidea.