Lourdes Isarten margolanen erakusketa, Torre Zuri erakustokian

Maxixatzen.eus 2017ko api. 18a, 09:07

Lourdes Isarten lanak hiru astez egongo dira ikusgai. (Argazkia: uztarria.eus)

Apirilaren 20tik maiatzaren 7ra bitartean, Torre Zuri erakustokian Lourdes Isart azpeitiarraren margolanak ikusteko aukera izango da.

 

Isarten margolan ia guztiak olio teknikaz eginak dira, batzuk egurrean eta beste batzuk oihal gainean. Naturaren eta gizakiaren begiradak izenburupean, emakumeak, neskatxak eta pasaiak ageri dira bere koadroetan.

Lanak ikusteko, ostegunetan eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita Torre Zuri erakustokia, eta zapatutan, igandetan eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide