Zuzenean ikusi ahal izango dira Azkoitiko prozesioak

Maxixatzen.eus 2017ko api. 12a, 12:30

Ostiraleko prozesioak, arratsaldekoa eta gauekoa, Maxixatzeneko Webarruen ikusteko aukera izango da, Erlo Telebistaren 'streaming' bidezko zuzeneko emisioari esker.

 

Jesusen Nekealdi eta Heriotzaren ospakizuna 17:00etan hasiko da Parrokian, eta ondoren, 18:00ak aldera, prozesioa hasiko da. Gauean, 21:30ean, hilobirako prozesioa izango da. Bi prozesioak Webarruen zuzenean eskainiko ditu Erlo telebistak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide