Arkaitz Iraetak irabazi du Enkanterri Extreme Trails

Maxixatzen.eus

Arkaitz Iraeta azkoitiar korrikalariak irabazi du Enkanterri Extreme Trails.

Arkaitz Iraeta Agirre azkoitiarrak irabazi zuen joan den zapatuan Zaramillo (Bizkaia) inguruetan jokatu zuten Enkanterri Extreme Trails mendiko proba.

 

Guztira, lau modalitate eskaintzen ditu probak, eta Iraieta lehiatu zena Long Trail Enkarterri Extrem izan zen. 08:56:41 denboran amaitu zuen azkoitiarrak, bigarrenari ia 10 minutuko aldea aterata. Long Trail 68 kilometroko lasterketa da, 4.500 metroko garaierarekin. 

 

Bestalde, Imanol Aleson azkoitiar korrikalaria Ultra-Trail Enkarterri Extrem proban lehiatu zen egun berean. 15. postuan sailkatu zen, 15:38:52 denborarekin. Guztira, 85 kilometro eta 5.860ko altuera ditu Ultra-Trail lasterketak.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide