Ostiralean, "Psiconautas" zine foruma eskainiko da Baztartxon. 22:00etan hasiko da Pedro Riverok eta Alberto Vazquezek zuzendutako filma. Bizi diren errealitatetik aldendu nahi duten bi gazteren gorabeheretan murgilduko da filma.
Bestetik, zapatuan "El Fundador" filmaren txanda izango da. John Lee Hancock zuzendariak gidatutako filmak McDonald's-en inguruko hainbat pasarte kontatuko ditu. Film hori igandean eta astelehenean ere eskainiko da, 19:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren.
Igandean, 17:15ean haurrentzako Barry Sonnenfeld zuzendariak gidatutako "Siete vidas, este gato es un peligro" filma emango da. Exekutibo batek bere alabaren urtebetetze opari bezala katu bat erosiko du, eta ondoren gauza harrigarriak gertatuko dira.