Korrika Txikia 16:30ean irtengo da

Maxixatzen.eus 2017ko api. 4a, 11:53

16:30ean hasita, Floreaga Ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako eta Biziloreko haurrek Korrika Txikia egingo dute Floreagatik hasita.

 

Lehenik Auzmendi Bidea zeharkatuko dute, eta handik Santa Klara kalera jaitsiko dira. Kalea zeharkatu ostean, Balda Plazatik Plaza Berrira sartuko da euskararen aldeko ekimena. Azkenik, Plaza Nagusian mezua irakurriko dute.

Ekitaldia amaitzeko, 17:00etan, plazan DJ Iban Garciaren emanaldia izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide