Santa Klarako edukiontziak erre dituzte bart, eta udalak ekintza hori salatu du

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 31a, 16:16

Martxoaren 5eko erreketaren ondoren ateratako argazkia.

Udalak azkenaldian Santa Klara auzoan errepikatu den edukiontzien erreketa salatu du.

 

Azken hilabetean bitan gertatu dira nahita eragindako kiskalketak auzoan: martxoaren 5ean eta gaur goizaldera. Aurreko aldian ibilgailu bat ere kaltetua sortu zen. Gaurkoan hiru edukiontzi sutu dituzte. Zertxobait lehenago gertaturiko hirugarren jazoera bat ere gehitu behar zaie azken bi suteei.

Udalak atsekabea adierazi nahi du horrelako gertaera bandalikoek udal administrazioan eragiten duten kalteagatik eta espero du berriro ez gertatzea, guztion erantzukizunari eutsiz.

Bitartean, Ertzaintza ikerketa lanetan ari da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!