Bihar 22:00etan Laburbira, euskarazko film laburren sorta eskainiko da Baztartxon, eta ondoren aurtengo Korrikaren dokumentala ikusteko aukera ere izango da. Aurkeztutako 22 lanetatik zazpi film labur eskainiko dituzte antolatzaileek aurtengo edizioan: Oier Fuentesen Azken Saskia, Ageda kopla taldearen Beti bezperako koplak, Alejandro Diaz Castañoren Ihesa, Ibon Izaren Elemakarrak, Eki Pagoagaren Jalgi, UDA Filmsen 280º eta Kepa Sojoren Hileta.
Bestalde, larunbatean, igandean eta astelehenean "El Bar" filma eskainiko dute Baztartxon. Alex de la Iglesiak zuzendutako filma, Madrilgo erdiguneko taberna batean gosaltzen ari diren pertsona talde baten ingurukoa da. Larunbateko saioa 22:00etan izango da. Igandean bi emanaldi izango dira, 17:15ean eta 19:30ean. Azkenik, ikuslearen egunean, astelehean, 20:00etan izango da saioa.