Hori dela eta, martxoaren 28an, 29an eta 30ean, igogailuaren erabiltzaileek Urbanue, herri barruko autobusa, erabili dezakete lanak irauten duten bitartean.
Aita Madinabeitia plaza eta San Martin auzoa lotzen dituen igogailua zerbitzutik kanpo egongo da hiru egunez, bihartik hasita. Izan ere, Balda kalera eramaten duen pasaguneko zoluan konponketa lanak egin behar dituzte, eta ondorioz, ezin izango da igogailua erabili.
Hori dela eta, martxoaren 28an, 29an eta 30ean, igogailuaren erabiltzaileek Urbanue, herri barruko autobusa, erabili dezakete lanak irauten duten bitartean.