Hasiera batean Plaza Nagusian eta Balda plazan ziren izatekoak ekitaldiak, baina euriaren ondorioz Floreagako pilotalekuan antolatu behar izan dute eguna. Goiza 10:30ean hasi dute Amaia Puertas "Gu ta Gutarrak" saioko kidearen partaidetzarekin.
Herriko gaztetxoek puzgarriekin gozatu ostean, 18:30ean amaitu da festa. Jokin Sudupe bertsolariak bertsoak eskaini ditu lehenik, eta txokolatadaren ondoren Etxaniz trikitilarien doinuekin itxi dute eguna. Antolatzaileek Udalari, Atracciones Sanzi eta ekitaldietan parte hartu duten gainerako protagonistei eskerrak eman dizkiete.