Joanes Txurruka Espainiako txapelketan lehiatuko da Euskal Selekzioarekin

Maxixatzen.eus

Argazkia: Zubiaurre I.E

Asteburu honetan, martxoak 25-26, Palmako igerilekuan Alebin mailako selekzio autonomikoen arteko III. Espainiako CSD Txapelketa jokatuko dute. Bertan, Euskadiko Igeriketa Federaziotik hautatua, Zubiaurre I.Eko Joanes Txurruka lehiatuko da. Taldeak jakinarazi duenez, "urduri" dago Txurruka, baina "gogoz eta indartsu" esperientzia berri horretan parte hartzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide