Garbiguneak udako ordutegia izango du astelehenetik aurrera

Maxixatzen.eus

Azkoitiko Garbigunean udako ordutegia jarriko da martxan datorren astelehenetik aurrera.

 

Goizeko ordutegia mantendu egingo da eta 09:00etatik 13:00era egongo da zabalik. Arratsaldekoa, aldiz, 17:00etatik 19:00etara izango da (neguan 15:30etik 17:30era irekitzen da). Larunbatetan ere Garbigunea zabalik egongo da 10:00etatik 13:00era.

Urola Erdiko Mankomunitateak Garbigune kanpoan hondakinak uztea debekatuta dagoela gogorarazi nahi izan du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide