Ingurumen jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 24a, 10:25

Udalak ingurumenarekin lotutako programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Laguntza jasotzeko interesa duten irabazi asmorik gabeko erakunde, talde edo pertsonek maiatzaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera. 

 

Diruz lagundu ahal diren jardueren artean daude, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak, prestakuntza ikastaroak edota tokiko ekonomia garapena sustatuko duten ekimenak herritarren bizi-kalitatea hobetzeko xedez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide